Sábado, 20 de octubre de 2018

Griezmann: “Gauzak ondo egiten ari gara, eta Europa ohartu da horrekin”

Realeko jokalari gehienak Rayoren aurka Anoetan izango den hurrengo partidan dute burua jarrita, eta Griezmann ez da salbuespena

Foto: Karlos Aginaga

Foto: Karlos Aginaga

Aurrelari Frantziarrak debuta egin zuen atzo Frantziar selekzioarekin, Parisen, Holandaren arteko norgehiagokan (2-0). Dioenez, oso pozik da jokalari ororen ametsa delako bere selekzioarekin aritzea, eta oraindik eta gogo gehiago ematen dizkiolako lanean jarraitzeko selekzioaren kamiseta jartzeko beste behin. Maçon-ekoak aitortzen du “lehenengo 15 minutuetan partidan sartzea zaila egin zitzaiola, emozioak tarteko, baina denborak aurrera egin ahala oso gustura sentitu zela”.

Gola egitea lortu ez zuen arren, Frantziarrak duen kalitatea agerian utzi zuen. Hala ere, hobe egin dezakeela ere aipatu zuen, baina debuta izateko gauzak nahiko ongi atera zirela. Taldeari laguntzen saiatu zen, eta hurrengo aldi bat egon daitekeela ere pentsatu nahi du. Hala ere, debutaren eguna atzean utzi eta momentuan Realean du burua jarrita Frantziarrak, eta Mundialak loa galarazten ez diola aipatzen du. Momentuan, Realari laguntzean bakarrik pentsatzen du. Hala ere, Brasileko hitzordua buruan du, eta agerikoa da. “Nirearekin jarraituko dut, eguneroko lanarekin, zelaian demostratzen saiatuko naiz, eta gerora deia jasotzen badut, ongi etorria izango da. Mundialeko zerrendarako denbora oraindik bada, eta momentuak Realarekin gauzak ahalik eta hoberen egiteko saiatuko naiz. Denboraldi amaiera polita dugu aurretik, eta dena eman beharrean gara. Realean gauzak oso ongi eginda etor daiteke selekzioaren deia, eta esfortzua egingo dugu horretarako”.

Talde txuriurdineko 7ak jaso dituen goraipamenak ez diotela eragiten dio, “garrantzitsuena entrenatzaileak eta berak pentsatzen duena baita. Ez diot arreta asko jartzen esaten den orori, eta ez dut helmugarik jartzen. Gozatu nahi dut taldearekin, eta Realari ahal den eta modu handienean lagundu. Dena gerta liteke, eta bukaera arte borrokatuko dugu…Champions League-era bueltatzea lortzen badugu, zoragarri, bestela Europa Ligara joaten saiatuko gara”.

Realaren zein aurrelariaren denboraldia ez da oharkabean pasa askorentzat, eta hori gauza jakina da aldagelan. “Guztion ekinez Realean ondo ari garela dakite eta partidak jarraitzen dituztenek ere badakite. Horrek ondo egiten ari garela eta Europa konturatzen dela frogatzen du”. Hala ere, bidea luzea da eta Griezmann-ek berak aipatu bezala, Champions-era bueltatzeko dena eman beharrean garela esan beharrean, hoberena zelaian hortzak estutu eta bertan dena ematea izango da.

Itzulpena: Iker Laparra

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

error: ¡El contenido está protegido!