Lunes, 16 de diciembre de 2019

OTROS BALONCESTO

Denboraldi historikoa Gerdau Azkoitia ISBrena

Gerdau Azkoitia ISBk lortu duena inor gutxiren esku dago, behintzat Gipuzkoako Saskibaloiaren historian

Foto: Iraurgi SB

Foto: Iraurgi SB

Azkoitiarrak Espainiako Txapelketako Azpitxapeldun izan ziren pasa den astean Tenerifen jokatutako txapelketan. Hori dela eta, herriko eta Azpeitiako Udaletxeek bat egin, eta Gerdauko zuzendariekin batera merezitako harrera egin zien taldeari astelehenean, herritarren babesarekin.

Denboraldi historikoa burutu dute kadete mailako Gerdau Azkoitia ISBko neskek, Espainiako Azpitxapeldun izan baitira pasa den asteburuan. Gipuzkoako saskibaloian, lehiaketako sistema berri honekin lortzen da lehen aldiz finala jokatzea. Are gehiago esan daiteke, historikoetan begira, ez da ageri euskal talderik Espainiako Txapelketako finalean, beraz, lehen talde euskalduna da finala jokatzen.

Bide horretan normala zen jokalarien eta entrenatzaileen poztasuna egindako lanarekiko. “Guretzat lorpen handia zen lehen 32 postuetan sailkatzea. Disfrutatzera joan ginen, eta finala jokatzen amaitu dugu, izugarria izan da, oraindik ez dugu asimilatu zer egin dugun”, onartzen zuen Luis Agirre taldeko entrenatzaileak.

Txapelketan zentratuz, partidak jokatu ahala, jokorik onena ematen joan zirela onartu du entrenatzaileak, “lehen fasean joko aldetik ez ginen fin ibili, nahiz eta irabaztea lortu genuen. Final zortzirenetatik bai, gure onena ematen hasi ginen, baita final-laurdenetan ere”. Finalerdia ere “oso berezia” izan zela onartu du Agirrek, izan ere Loiola Indautxu talde bizkaitarraren aurka lehiatu baitziren, “benetan borroka polita izan zen”.

Halere, dena ez da hain polita izan Tenerife aldetik. Izan ere, itzulerako hegaldiak larunbaterako hartuak zituen talde azkoitiarrak, eta finala larunbatean bertan jokatzen zen. “eskerrak FEBekoek astelehenera aldatzen lagundu zigun, bestela ezin genuen finala jokatu. Hori da adibidea finalera iristea espero ez genuenarena”, zioen barrezka talde azkoitiarreko entrenatzaileak.

Herrian jasotako omenaldia ere ez zuten espero, izugarria izan da, holako bat ez genun espero. Oraindik ez dugu asimilatu zer egin dugun. Denborakin emango diogu buelta bat, eta pentsauko dugu benetan zer lortu dugun”, aitortzen zuen entrenatzaileak.

Poztazunaren bide beretik zegoen Jose Luis Zubizarreta, Iraurgi Saskibaloi Taldeko gerentea, “historikoa da, eta zaila izango da horrelakorik errepikatzea. Ziur ez dugula horrelakorik biziko”, aitortzen zuen azpeitiarrak. Halere, kadeteek lorturikoari jubenilek lorturikoa gehitu zion (Espainiako Txapelketan lehen 32 talde onenen artean sailkatu ziren), bien lana “erreferente bat da gazteontzat, batez ere gurea bezalako herri txiki batean”, gaineratu zuen.

Bide beretik hitz egiten du Gipuzkoako Saskibaloi Federazioko gerentea den Ruben Sanchez, “balentria handia da egin dutena, ikusgarria!”. Donostiarrak batez ere final-laurdenetan Ros Casaresen aurka eginiko partida goraipatzen du, “konfidantza gehiago eman baitzien”.Horregatik zoriondu nahi die eginiko lanagatik, bai klubari, entrenatzaileei eta noski, jokalariei eurei ere.

Azkenik, espainiako txapelketa batetako finala jokatzen duen lehen taldea dela azpimarratu nahi izan zuen gerenteak. “Nik oroitzen dudanez, Bera-Bera orain urte batzuk, nesketan finalerdietara heldu ziren, baina galdu, eta azkenean hirugarren sailkatu ziren. Gipuzkoan lehen aldia finala jokatzen dena, eta euskaldunetan ere lehena esango nuke”, esan zuen Rubenek.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

error: ¡El contenido está protegido!