Sábado, 20 de octubre de 2018

PRIMER EQUIPO

Atepea itxi nahian

Ander Bardaji. Foto: Julen Pascual

Ander Bardaji. Foto: Julen Pascual

Uste baino gehiago luzatzen ari den afera da Realaren atezainarena. Joan den astean Claudio Bravoren agurra ofiziala egin ondoren, Zubietako bulegoetan bere ordezkoa itxi nahian dabiltza. Asteotan hainbat izen ibili dira bolo-bolo, herrialde eta adin guztietakoak: Andres Fernandez, Asier Riesgo, Cristopher Toselli, Yoel… Eta, azkenak, atzerriko ligetan lehiatzen ari diren bi atezain: Danijel Subasic (Monako) eta Stefanos Kapino (Panathinaikos). Lehenengoa, Antoine Griezmannen operazioan sartuko litzateke. Hau da, Monako prest legoke Realeko jokalariarengatik 20 milioi euro inguru ordaintzeko, eta horrekin batera, Subasic utzita jokatuko luke Realean. Etortzen dena etortzen dela, kostako zaio Bravoren hutsunea betetzea.

 

Zurrunbilo honen erdian, baina, Ander Bardaji gaztea dago. Sanseko atezainarengan konfiantza osoa dute Realeko arduradunek. Badakite talde txuri-urdinaren baloreekin bat datorren jokalaria dela, etorkizun oparoa izan dezakeela, eta baita lehen taldean pisua izan dezakeela ere. 19 urte, ordea, gutxiegi dira askoren ustez. Aurtengo sasoian eta hurrengoan beste atezain bat nahi du Realak; Bardajirekin zubi lana egingo duen jokalaria, alegia. Jagoba Arrasatek ez du akatsik nahi Zubietako harribitxiarekin. Pazientziarekin eta arduratsu jokatu nahi dute. Horretarako, eskarmentua duen jokalari baten atzetik dabil Loren.

 

Egoera zein den jakinda, beharrezkoa al da benetan atezain bat fitxatzea? Bi denboralditarako atezain bat nahi dute, hori baita Bardajik saltoa emateko behar duen denbora. Eta, afera guzti honetan, zein paper du Eñaut Zubikaraik? Ondarrutarrak 30 urte ditu, eta egokitu zaion bakoitzean, maila eman dezakeen atezaina dela erakutsi du. Gainera, inolako jarraikortasunik eduki gabe. Joan den denboraldian Espainiako Kopan, eztabaida ugari egon ziren bere errendimenduaren inguruan, horrek sortzen duen presioarekin. Ondarrutarra ez zen egoeraz kutsatu, eta burua hotz mantentzen dakiela erakutsi zuen.

 

Atezain batek taldea gertutik ezagutu behar du, jokalariekin konfiantza eduki. Inolako erreparorik gabe agintzen jakin. Ez dadila kikildu bere taldekideen aurrean. Ezaugarri horiek Zubikaraik baino hobeto inork gutxik beteko dituela esango nuke. Bardajiren ikasketa prozesurako ere, taldekiderik aproposena.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

error: ¡El contenido está protegido!